coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Familia agurgarriok:

 

Ondorengo jakinarazpena luzatu nahi dizuegu: COVID-19 koronabirusa dela eta jakinarazten dizuegu Lekaenea HLHIko eskola-jarduera presentziala, eskola orduz kanpoko ekintzak nahiz Eskola Kirola  aldi baterako eteteko erabakia hartu dela. Hortaz jakinarazpen berria jaso bitartean haurrak ez dira eskolara bertaratuko 

 

Eteteak irauten duen tarte honetan zera aholkatu nahi genizueke:

  • Ahalegin berezia egin behar dugula ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. 
  • - Baita familien inplikazioa beharrezkoa izango dela seme-alabak opor garaian ez daudela kontzientziatzeko.
  • - Eta azkenik familia guztiek ikastetxearekin harremana izan ahal izatea ziurtatu nahiko genuke, agindutako eskola-lanen jarraipena bermatzeko. Baita banakako tutoretzak mantendu ahal izatea bitarteko telefoniko edo digitalen bidez. Horretarako ez zalantzarik izan ikastetxeko telefono hauetara deitzen: 943 667 004 edo 943 616 469 goizeko 09:00etatik 16:30 bitartean.

Ulertuko duzuelakoan gaude.

 

Mila esker eta eutsi horri.

Zuzendaritza taldea